PROIEKTUARI BURUZ
EUENFRES

2020/

José Manuel
Ballester

03/15

01 —

MUGIKORTASUN

IZOZTUA

Mundua gelditu egin zen; absentzia nagusitu zen, eta inork ez zituen zubiak zeharkatzen. Bestelako mundu bat zen, ezagutezina, eta inoiz baino identifikagarriagoa, hala ere. Gardentasun bitxi batek inguratzen zuen dena, etxeratuta bizi zen hiri baten poroetako bakoitza agerian uzten zuen gardentasun bitxi batek. Ohiko errutina eta joan-etorriak baretuz joan ziren, lausotuz.
Hiriak soinu desberdina zuen, baina inork ezin zuen entzun haren aienea; oihu ahoskabea zen, oihu idorra, oihu etsia.

Leihoetatik murmurioa irteten zen. Zentzumenak zorroztuz gero, airean harat-honat zebiltzan elkarrizketak entzun zitezkeen, ikusezinak, belarri hartzailerik gabe. Bizitza orduero aldatzen zen, minutuero, segundoero, egunen argia aldatzen zen moduan, egun amaiezin haiek, beti garaitzen zituenak gauak, isiltasuna are entzungarriago egiten zuen gau ilunak. Egun haietan, presente egoteko modu onena ikusezin bilakatzea zen; egoten jarraitzeko egoteari uztea bihurtu zen izateko modu onena.

Errealitatea da fikziorik perfektuena

Carlos del Amor

Fantasia Udaberria oinarri hartuta 1 - Mihise gaineko argazkia
Expand Fantasia Udaberria oinarri hartuta 1

Fantasia Udaberria oinarri hartuta 1, 2015

Mihise gaineko argazkia

203 x 314 cm

Fantasia Udaberria oinarri hartuta 3 - Mihise gaineko argazkia
Expand Fantasia Udaberria oinarri hartuta 3

Fantasia Udaberria oinarri hartuta 3, 2018

Mihise gaineko argazkia

203 x 314 cm

Hogeita zazpi egunez tranbiarik gabe, eta loreak hazi dira errailen ondoan

Carlos del Amor

Bilbao 2020-04-10 12:16 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Bilbao 2020-04-10 12:16

Bilbao 2020-04-10 12:16, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

288 x 200 cm

INORK EZ
ZITUEN ZUBIAK
ZEHARKATZEN

Bistakoa da, eta bitxia, leku bat hutsik dagoela esan ahal izateko aurretik beteta ikusi behar izan dugula. Ez dago ezerezik, aurretik ezin izan badugu ugaritasuna antzeman. Hori dela eta, inoiz baino beharrezkoagoak ginen liburu honetako argazkietan nagusi den absentzia erakusteko. Garunak, askotan traizio egiten digunak, batzuetan ez du ulertzen hutsune hori, eta irudietako etenpuntuak betetzen hasten da, bere kabuz eta baimenik eskatu gabe. Hala, ageri ez bada ere, jendea Salbeko zubia zeharkatzen dakusagula sinets dezakegu, ibilera arinduz Museoak irudikatzen duen itsasontzi lehorreratuak guganantz nabigatzen duen bitartean. Eman ez ziren urratsak entzuten ditugu, ibili ez ziren autoen motorren orroak, egun hartan handik igaro ez zen haurtxo baten negarra.

Guztien presentzia nabari zen, agian inoiz baino argiago. Guztiak ibili ziren kale horietan barrena 2020ko apirileko egun hartan. Guztiek egin zuten hori begiak itxita, betazalak indarrez estututa, keinu horrekin zeru lainotuko udaberrian etendako errutina irrikatua segundo batzuez leheneratzeko aukera izan balute bezala..
Mundua gelditu egin zen, eta inork ez zituen zubiak zeharkatzen.

Salbeko zubia, Bilbao 2020-04-10 11:15 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Salbeko zubia, Bilbao 2020-04-10 11:15

Salbeko zubia, Bilbao 2020-04-10 11:15, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

288 x 200 cm

INOR EZ
DA BUSTIKO
On Diego Lopez Harokoa Kale Nagusia 2020-04-10 14:04 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand On Diego Lopez Harokoa Kale Nagusia 2020-04-10 14:04

On Diego Lopez Harokoa Kale Nagusia 2020-04-10 14:04, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

200 x 140 cm

Bailen kalea 2020-04-10 17:03 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Bailen kalea 2020-04-10 17:03

Bailen kalea 2020-04-10 17:03, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

200 x 150 cm

Euria hasiko du, eta ez da inor bustiko. Izango dugu putzuetan saltoka ibiltzeko astia

Carlos del Amor

Guggenheim Bilbao Museoa 2020-04-10 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Guggenheim Bilbao Museoa 2020-04-10

Guggenheim Bilbao Museoa 2020-04-10, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

226 x 300 cm

02 —

EZKUTUKO

TXOKOAK

Hutsak inguratzen gaitu, presentzia ezberdinen bidez egin ere: gaixotasuna, tristura, bakardadea... Baina barne-exiliorako aukera ere ematen digu, norberaren mamuei aurre egitekoa; amodioaren adierazpen gorena ere izan daiteke, edo bizitzako alderdirik garrantzitsuenak diren bizitasunarena eta pentsamenduarena.

Une bakoitzeko tentsioa iraganeko eta oraingo egoerei erreparatzeko eta itxaropenez betetako etorkizunaz hausnartzeko gonbidapen moduan hartzera behartzen gaitu erakusketa honek.

Petra Joos

Ezkutuko lorategia - Mihise gaineko inprimaketa digitala
Expand Ezkutuko lorategia

Ezkutuko lorategia, 2014

Mihise gaineko inprimaketa digitala

204 x 192 cm

Lorategi hutsa - Mihise gaineko inprimaketa digitala
Expand Lorategi hutsa

Lorategi hutsa, 2008

Mihise gaineko inprimaketa digitala

204 x 384,2 cm

BADAKIT HOR ZAUDETELA
Jaiotza baterako tokia - Mihise gaineko inprimaketa digitala
Expand Jaiotza baterako tokia

Jaiotza baterako tokia, 2012

Mihise gaineko inprimaketa digitala

173 x 277,5 cm

IKUSI EZ ARREN
Italiako fantasia - Airtex PVC gaineko inprimaketa digitala
Expand Italiako fantasia

Italiako fantasia, 2012

Airtex PVC gaineko inprimaketa digitala

98,5 x 154 cm

Arteak ezin du errealitatea aldatu, baina hura ulertzeko modua aldatzen saiatu daiteke behintzat, eta hori lehenengo urrats itxaropentsua da

José Manuel Ballester

Udaberria - Mihise gaineko inprimaketa digitala
Expand Udaberria

Udaberria, 2015

Mihise gaineko inprimaketa digitala

203 x 314 cm

Deikunderako tokia 2 - Mihise gaineko inprimaketa digitala
Expand Deikunderako tokia 2

Deikunderako tokia 2, 2012

Mihise gaineko inprimaketa digitala

99,3 x 217 cm

Errege-erreginaren jauregia - Mihise gaineko inprimaketa digitala
Expand Errege-erreginaren jauregia

Errege-erreginaren jauregia, 2009

Mihise gaineko inprimaketa digitala

318,38 x 276,01 cm

Guggenheim Bilbao Museoa

03 —

ARIMAREN

MINA

Guda osteko paisaia baten hondamendiaren aurrean gaude agian, ezer geratzen ez denean geratzen den lekuaren aurrean. Hainbestetan zapaldu eta igaro dugun eta bertatik modu zakarrean eta gogoz kontra kanporatu gaituzten leku horren aurrean. Hor dago behinola gure bizitza izan zena, gure historia izan zena, hor dago ere dena hodeiz bete eta —babesa bilatzeko aukerarik eman gabe— bonbak erortzen hasi aurretik gozatu ahal izan genuen zoriona. Txoko bakoitzak istant batean eramaten gaitu dena gertatu ondo-ondoko une horretara, lasaitasuna (hain hauskorra beti) apurtu eta inork aditu ez zituen deiadar lazgarri haiek hasi zirenekora.

Agertoki huts horrek historian zehar egondako milaka agertoki hutsak irudikatzen ditu. Leku hori Gernika da eta Hiroshima da, baita Irak eta Afganistan ere. Ruanda eta Balkanak dira, Kosovo, Liberia... Jende errugabea sufritzen eta negarrez eta —galderak ere ez zekizkien zeru bati begira— erantzun bila egondako leku horiek guztiak dira.

Hiru arotan banatzen da bizitza: izan dena, dena eta izango dena. Hiruotatik laburra da bizi duguna, etorkizun dagoena zalantzazkoa, bizi izan duguna egiazkoa

Seneka

Guernica abiapuntu - Liho gaineko UVI inprimaketa, bernizatua
Expand Guernica abiapuntu

Guernica abiapuntu, 2009/2020

Liho gaineko UVI inprimaketa, bernizatua

349,5 x 781,5 cm

Osasun-krisiarekin zerbait ikasi badugu, zera da: ahulak gara. Menderaezinak ginela uste genuen, baina hauskorrak gara, Gernikako biztanleak 1937ko apirilaren 26 hartan izan ziren bezala, gu geu ere —Benedettiren liburu batetik hartutako izenburuarekin esateko— udaberri kantoi-hautsi honetan izan garen bezala.
Gertakarien lekura itzulita, gau luzeegi baten erdian piztutako argiak hortxe dirauela ikusten dugu: erabateko iluntasuna eragozten duen argia da, eta izugarrikeria ikusteko beharrezko zaigun argia ere bai; izan ere, izugarrikeria geure begiekin ikusi ezean ezer gertatu ez dela uste izateko arriskua dugu, nahiz eta, bestalde, edozeren aurrean azkar immunizatzen maisu garen honezkero.

Adeitsua izan da José Manuel Ballester Picassok ezpata hautsi baten ondoan margotu zuen lore xume hori eszenaren barruan mantentzean.
Bada, atzoko eta gaurko heldulekua dugu lore hori. Oihurik gabe, malkorik gabe, etsipenik gabe bizitzeko moduko etorkizun bat egon badagokeen froga da lore hori. Etorkizun bat non ez diren urte gutxitan behin errepikatutako Picassoren obra bizileku har lezaketen eszenak.

Beltzak, zuriak, grisak eta urdinak kontrastea areagotuz zeharkatzen dute koadroa, eta loreak itxaropena irudikatzen du beharbada: kolore berri bat sortu eta paleta horretan gailenduko den itxaropena. Denborak esango du. Baina, ezkor agertzeko arriskua gorabehera, kosta egiten da imajinatzea “Guernica” gehiagorik egongo ez dela etorkizunean, pertsonaia gehiago desagertuko ez direla zentzugabekeriak eta zikoizkeriak setiatutako lekuetan. Mendeetan zehar zerbait ikasi badugu, hau da: ez gara ikasteko gai.
Lorea dugu desio, bai, baina egiaren orduan, ezpata hartzen dugu eskuan. Horrela, nekez nagusituko da inoiz udaberria.

Carlos del Amor

Maiatzaren 3a - Mihise gaineko inprimaketa digitala
Expand Maiatzaren 3a

Maiatzaren 3a, 2008

Mihise gaineko inprimaketa digitala

268 x 351 cm

Guggenheim Bilbao Museoa

Guernica koadroan nahiz Goyaren Maiatzaren 3a margolanean eta haren Gerraren hondamendiak saileko hainbat estanpatan oinarritutako esku-hartzeak artelan horiek sortarazi zituzten jazoerak eta egun munduan dauden gatazkak erkatzeko saiakera dira.
Horrelako gertakizunek asaldatu eta hunkitu egiten gaituzte baina, aldi berean, gure kontzientzian lausotuz doaz urrutikoak direnean.

José Manuel Ballester

BABES NAZAZU
NAHI DUDAN HORRETATIK

Jenny Holzer

La Médusen almadia (La Balsa de la Medusa) - Mihise gaineko inprimaketa digitala
Expand La Médusen almadia (La Balsa de la Medusa)

La Médusen almadia (La Balsa de la Medusa), 2010

Mihise gaineko inprimaketa digitala

491 x 717 cm

Guggenheim Bilbao Museoa

Fedea dugu pozoian. Badakigu egunero gure bizitza osoa ematen. Hemen da hiltzaileen garaia

Arthur Rimbaud

Obretatik pertsonaiak kenduta, hondamenarekin egiten dugu topo, absurdoarekin, eta ageriago geratzen dira giza basakeriaren ondorio izugarriak.

José Manuel Ballester

Arroketako paisaia (Paisaje de rocas) - Mihise gaineko inprimaketa digitala
Expand Arroketako paisaia (Paisaje de rocas)

Arroketako paisaia (Paisaje de rocas), 2010

Mihise gaineko inprimaketa digitala

199 x 122 cm

04 —

HAIN URRUN

HAIN

HURBIL

Ezohiko irudiotan, Bilbok eta munduko beste hiri askok itxialdian zehar bizi izan zuten errealitatea islatzen da eta, Guernica abiapuntu, 2009/2020 lanarekin batera, gertaera historikoaren eta giza zorigaitzaren ikuspegi leial baina eguneratua eskaintzen digute, eta gerren zein pandemien gisako gertaerek dituzten ondorio izugarriei buruz hausnartzera garamatzate.

Arriaga plaza 2020-04-10 16:31 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Arriaga plaza 2020-04-10 16:31

Arriaga plaza 2020-04-10 16:31, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

134 x 300 cm

Konkordia geltokia, Bailen kalea 2020-04-10 16:49 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Konkordia geltokia, Bailen kalea 2020-04-10 16:49

Konkordia geltokia, Bailen kalea 2020-04-10 16:49, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

122 x 239 cm

Nondik zeharkatu kalea, edonondik egin badezakezu?

Carlos del Amor

NY 18/11/01 14:49 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand NY 18/11/01 14:49

NY 18/11/01 14:49, 2018

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

180 X 240 cm

Manhattan 3 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Manhattan 3

Manhattan 3, 2006

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

141 x 300 cm

23 Street - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand 23 Street

23 Street, 2008

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

167,3 x 300 cm

NY Zero Gunea - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand NY Zero Gunea

NY Zero Gunea, 2008

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

144,7 x 300 cm

NY 18/11/04 09:26 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand NY 18/11/04 09:26

NY 18/11/04 09:26, 2018

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

161,6 x 300 cm

Ballesterri toki hutsak interesatzen zaizkio, eta jendea argazkitan hartzeko haien arrastoak eta islak harrapatzea du gustuko. Haren obrak norbanakoaren bakardadea eta gaur egungo munduaren kontraesanak aztertzen ditu hiri-inguruneen bidez; eguneroko eremuak eszena denboragabe bihurtzen dira, eta,eremu horietan, ezkutukoa eta agerikoa, publikoa eta pribatua, bipolarra, giza izaera agerian jartzen duten alderdiak dira.

Petra Joos

Venezia 1 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Venezia 1

Venezia 1, 2017

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

200 x 266 cm

Venezia 2 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Venezia 2

Venezia 2, 2017

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

200 x 266 cm

Eskailera eraikuntza-prozesuan - Paper kolaztatu eta ohol gaineko akrilikoa
Expand Eskailera eraikuntza-prozesuan

Eskailera eraikuntza-prozesuan, 2003

Paper kolaztatu eta ohol gaineko akrilikoa

156,5 x 250 cm

Wuhan 2 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Wuhan 2

Wuhan 2, 2014

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

160 x 240 cm

Nondik zeharkatu kalea, edonondik egin badezakezu? Askotan ikusi zaituztet kale hau gurutzatzen, elkar ukituz ordu gorietan, mugikorrari begira zuen baitan bilduta, bilera batera berandu ez iristeko lasterka. Gure hitzordu guztiak ziren garrantzitsuak, orain arte, orain konturatu baikara ia bat bera ere ez zela hain garrantzitsua. Atzeratu egin dugu bizitza, berriro bizitzeko aukera izan arte.
Normaltasun hartara itzuli nahi dugu, gure helmugara bide laburrenetik iristen saiatzeko erabiltzen genituen bidegurutzez betetako normaltasun hartara.

Carlos del Amor

Londres 1 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Londres 1

Londres 1, 2018

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

103 x 300 cm

05 —

HIRI

HUTSA

Itxialdi-garaian, hiru eguneko bisitaldia egin nuen Bilbora, eta aukera izan nuen oraindik ere mundua astintzen ari den pandemiaren ondorioz huts-hutsik zen hiriari argazkiak ateratzeko. Kalean ez zebilen inor, eta horrek eszena harrigarriak jartzen zizkidan begien aurrean.

Errepideak, etorbideak eta plazak hutsik zeuden, baina gehien artegatu ninduena biztanle guztiak han zeudela jakitea zen, ni nengoen tokitik metro gutxi batzuetara, etxeko hormen atzean babes hartuta. Hain gertu geunden arren, isiltasuna zen nagusi, eta gutxitan apurtzen zen, osasun-langileei esker ona adierazteko orduan, batik bat.

Mundu hori bestelakoa zen, ezagutezina, eta inoiz baino identifikagarriagoa zen, hala ere

Carlos del Amor

Salbeko zubia 2020-04-10 11:15 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Salbeko zubia 2020-04-10 11:15

Salbeko zubia 2020-04-10 11:15, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

200 x 266 cm

On Diego Lopez Harokoa Kale Nagusia 2020-04-10 14:04 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand On Diego Lopez Harokoa Kale Nagusia 2020-04-10 14:04

On Diego Lopez Harokoa Kale Nagusia 2020-04-10 14:04, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

170 x 226,5 cm

Ernesto Erkoreka plaza 2020-04-10 12:46 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Ernesto Erkoreka plaza 2020-04-10 12:46

Ernesto Erkoreka plaza 2020-04-10 12:46, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

180 x 240 cm

Semaforoa gorri. Ni geldi

Carlos del Amor

Elkano kalea 2020-04-10 14:16 - Dibond gaineko inprimaketa digitala
Expand Elkano kalea 2020-04-10 14:16

Elkano kalea 2020-04-10 14:16, 2020

Dibond gaineko inprimaketa digitala

200 x 150 cm

Udaletxeko zubia 2020-04-10 12:41 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Udaletxeko zubia 2020-04-10 12:41

Udaletxeko zubia 2020-04-10 12:41, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

156 x 300 cm

SUMATZEN ZAITUT:
ORAIN BAI,
ORAIN EZ
On Diego Lopez Harokoa Kale Nagusia 2020-04-12 16:16 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand On Diego Lopez Harokoa Kale Nagusia 2020-04-12 16:16

On Diego Lopez Harokoa Kale Nagusia 2020-04-12 16:16, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

200 x 144,7 cm

ORAIN,
IKUSTEN ZAITUT
Sabino Arana etorbidea 2020-04-12 18:19 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Sabino Arana etorbidea 2020-04-12 18:19

Sabino Arana etorbidea 2020-04-12 18:19, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

169,9 x 225,5 cm

Bailen kalea 2020-04-10 17:03 - Dibond gaineko inprimaketa digitala
Expand Bailen kalea 2020-04-10 17:03

Bailen kalea 2020-04-10 17:03, 2020

Dibond gaineko inprimaketa digitala

200 x 150 cm

Orain, zarataren falta sumatzen dut, eta lehen saihesten nituen beste hainbeste gauzarena

Carlos del Amor

Metro Bilbao 1 18:28,  - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Metro Bilbao 1 18:28,

Metro Bilbao 1 18:28, , 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

124,6 x 300 cm

Amesten genituen jomugetara itzuliko gara, orain gure mapetatik ezabatuta dauden helmugetara

Carlos del Amor

Bilboko aireportua 2020-04-11 13:07 - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Bilboko aireportua 2020-04-11 13:07

Bilboko aireportua 2020-04-11 13:07, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

180 x 240 cm

Bizitza berriro martxan noiz jarriko zain

Carlos del Amor

Iberdrola dorrea. 28. solairua 2020-04-11 14:55, - Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa
Expand Iberdrola dorrea. 28. solairua 2020-04-11 14:55,

Iberdrola dorrea. 28. solairua 2020-04-11 14:55,, 2020

Dibond gaineko zuzeneko inprimaketa

200 x 300 cm

ELURRA LURRERA
ERORTZEAN
BEZAIN ISILA

GUGGENHEIM-BILBAO.EUS

© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2020 — Aviso Legal Politica de Privacidad Politica de Cookies Accesibilidad Web
PROIEKTUARI BURUZ
EUENFRES

01 —

Mugikortasun izoztua

02 —

Ezkutuko txokoak

03 —

Arimaren mina

04 —

Hain urrun, hain hurbil

05 —

Hiri hutsa
image_alt_text
SARRERAK EROSI